FamFamiliak oso garrantzi handia izaten du umeen garapenean. Horregaitik, gaurko honetan familia motak eta hauen funtzioak azalduko ditut.
-FAMILIA EREDUAK: Familiak beste senide batzuekin batera bizi diren ala ez kontuan izanik:
* NEOLOKALAK: Bikoteko partaideek haien etxe bizitza utzi eta elkar bizitzera doazenean.
* PATRIOLOKALAK: Emazteak bere etxea utzi eta senarraren etxera joaten denean.
* MATRIOLOKALA: Senarrak etxera utzi eta emaztearen etxera joaten denean.
FAMILIA TRADIZIONALA FAMILIA MODERNOA
Patriarkala Demokratikoa
Seme-alaba ugari Seme-alaba gutxi
Emakumea etxe-esparruan Emakumea etxetik kanpo lanean
Gizon-emakumeen lanak banaturik Eginkizunen malgutasuna
Familia unitate ekonomiko gisa Familia kontsumo unitate gisa
-FAMILIAREN FUNTZIOAK: Familiak orokorrean funtzio batzuk betetzen ditu:
* Pertsonak nagusitzeko testuinguru egokia da.
* Testuinguru honetan erronkei aurre egiten ikasten da.
* Belaunaldi ezberdinak biltzen dituen errealitatea da.
* Sozialki laguntza sarea suposatzen du.
Seme-alabekiko dituen funtzioak:
* Familiak seme-alaben biziraupena, hazkunde osasuntsua eta sozializazioa bermatzen du.
* Segurtasun-testuingurua eraikitzen da.
* Esparru ezberdinetan umeen estimulazioa lantzen da.
* Hezitzaileak diren beste testuinguru batzuetara irekiera.
Eskerrik asko!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario