martes, 1 de noviembre de 2011

Howard Gardner, adimen anitzak

3-Howard Gardner-en adimen anitzak

Zazpi ulermen- kategoriatan multzokatu zituen:

1)    Hizkuntza adimena: Hitzak modu eraginkorrean erabiltzeko gaitasuna, bai ahoz baita idatziz ere. Adimen horrek hizkuntzaren sintaxia edo egitura, hotzak, semantika, eta dimentsio pragmatikoak eta honen erabilera praktikoak maneiatzeko trebetasuna hartzen du bere baitan.

2)   Adimen logiko- matematikoa: Zenbakiak era eraginkorrean erabiltzeko gaitasuna eta era egokian arrazoitzeko gaitasuna.

3)   Adimen espaziala: Ikusmenaren eta espazioaren mundua zehazki hautemateko trebetasuna, eraldaketak egitekoa. Honek bere baitan hartzen du koloreekiko, lerroekiko, espazioarekiko eta elementu horien artean daudan harremanekiko sentiberatasuna.

4)   Adimen gorputzeko- zinetikoa: Ideia eta sentimenduak adierazteko gorputz guztia erabiltzeko gaitasuna. Eskuak erabiltzeko erraztasuna.

5)   Adimen musikala: Forma musikalekiko gaitasun batzuk. Esate baterako, hautematea, bereiztea, eraldatzea eta adieraztea.

6)   Pertsonarteko adimena: Beste pertsonen gogo- aldarteak, asmoak, motibazioak eta sentimenduak hauteman eta bereizteko gaitasuna.Bere baitan aurpegiko aduerazpena, ahotsa eta keinuekiko sentiberetasuna hartzen du. 

7)   Pertsonaren baitako adimena: Norbere buruaren ezagutza eta, ezagutza horretatik abiatuz, nork bere ekintzak burutzeko erak egokitzeko gaitasuna.


Laburbiltzeko, hona hemen gai honi buruzko bideo labur bat.








No hay comentarios:

Publicar un comentario