Piagetek bere ikerketan, garapenak fase desberdinak dituela ikusi zuen eta honela, lau fasetan banandu zuen garapena:
- FASE SENTSO-MOTOREA: 0-2 urteko epealdia. Umeak etapa honetan zentzumenak eta gaitasun motoreak erabiltzen ditu ingurua ezagutzeko. Hiru erreakzio-zirkularretan banandu dezakegu;
1º) Lehenengo mailako erreakzio-zirkularra -> (1-4hilabete) Plazerra sortzen dioten ekintzak errepikatzen ditu behin eta berriz.
2º) Bigarren mailako erreakzio-zirkularra -> (4hilabete-1urte) Bere ekintzak zein ondorio dakarren behatzen du eta ekintza horiek errepikatu egiten ditu.
3º) Hirugarren mailako erreakzio-zirkularra -> (12-18hilabete) Aurreko prozesu berdina jarraitzen du aldaketa txiki batzuekin.
- OPERAZIO AURREKO FASEA: 2-7 urtetik aurrerako epealdia. Aurreko etapako erreakzioak barneratzen ditu. Joko sinbolikoa, zentrazioa, egozentrismoa etab. dira etapa honetako ezaugarri nagusiak.
- EKINTZA KONKRETUEN FASEA: 7-11 urteetako epealdia. Sinboloak modu logiko batean erabiltzen hasten da eta gordetzeko gaitasunagaitik okortzera. 6-7 urterekin umeak zenbaki kantitateak gordetzeko gai da, baita bolumen eta luzeerak. 7-8 urterekin aldiz, materialak mantentzeko gaitasuna du, eta azkenik, 9-10 urterekin, gainazalaren iraunkortasuna ulertzeko gai da.
- EKINTZA FORMALEN FASEA: 12 urtetik aurrerako epealdia. Fase honetan haurrak bere gaitasunak egoera abstraktuetan aplikatzeko zailtasunak izaten ditu.
Beheko irudi honetan ikusi dezakegu eskema txiki bat;
Bideo labur honetan ikusi dezakegu goian azaldutako guztia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario