Arrazoinamendu hauek bigarren haurtzaroan barneratzen dituzte. Bigarren haurtzaro honen amaieran gai izango dira kolorea edo identitatea aldatuz gero ere zenbakien balorea ez dela aldatuko eta kantitate berdina egongo dela bertan jakiteko. Zerbait gehitzerakoan ere konturatuko dira balorea ere gehitzen dela eta berdina gertatuko da gauzak kentzerakoan ere. Horrelakoak kentzerakoan, normalean haurrek zenbatzera jotzen dute.
- Aztertzaileak 4 txanpon jartzen zituen bere eskuetan eta haurrari zenbatzeko esan. Gero eskua itxi zuen eta haurrari esan zion beste bi txanpon jartzen ari zela bere eskuan edo baita 3 txanpon kentzen ari zela ere. Gero eskua zabaltzean, 5 urteko haurrek erraz ikusten zuten emaitza 1 eta 6 bitarteko kantitateekin hasten baziren eta gero 1 eta 4 bitarteko item-ak kendu. Esan bezala, eskua berriz ikustean zenbatzera jotzen zuten denek.
ehu.es/ehg/klasikoak/jaitsi?id=101&f=doc
No hay comentarios:
Publicar un comentario