jueves, 27 de octubre de 2011

Adimenaren garapena

Jolas eta eskola urteetan hainbat garapen ematen dira: fisikoa eta psikomotorea, kognitiboa eta psikosoziala. Bakoitzak bere ezaugarriak izan arren, badaude beraien arteko orokortasun batzuk, izan ere, denak osagarriak dira.
Hauek, jolas urteetan (2-6) eta eskola urteetan (6-12) nola gartzen diren azalduko ditugu.

  • Jolasen urteak (2-6)

               Garapen fisikoa eta psikomotorea:
             Umeek urte hauetan aldaketa fisiko ugariak izaten dituzte, esate baterako, sekula baino gehiago hazten dira, hori bai, hori,  gene, nutrizio, … araberakoa izaten da. Honez gain, kulturak, egoera ekonomikoak etab.ek eragiten dute umearen hezkuntzan baita ere.
            Psikomotoreari dagokionez motrizitatea garatuago egongo da, umea ez da horren baldar ibiliko eta horrek beldurra kentzea ekarriko du.

               Garapen psikosoziala:
            Etapa honetan umeak autonomoagoak dira eta gainera, beraien emozioak kontrolatu behar dira, izan ere, ez dute moralaren kontzeptua ulertzen. Ondorioz, ez dakite zer dagoen ondo eta zer txarto.
            Etapa honetako azken urteetan, umeak komunikabideak kontsumitzen dituzte.
Garapen kognitiboa:
            Umea oso azkar garatzen da etapa honetan. Garapen honen inguruan azterketa desberdinak egin dira eta horietako bi hauek dira:


- Piaget: Garapen kognitiboa pertzepzioa eta beharraren artean jokatzen duen faktore psikodinamikoa da
- Vigotsky: Garapenak datza, instrumentu kulturalen barneratzean (hizkuntza bezalaxe), hasiera batean gureak ez direnak baina gizataldearen baitan daudenak.


  •    Eskola urteak (6-12)

     Garapen fisikoa eta psikomotorea:
       Urte hauetan umeak ez daude familiaren menpe, jada autonomoagoak dira. Umeen arteko desberdintasun fisikoak nabariagoak izaten dira: altueran, zabaleran, etab. Horregatik, umeek konparaketak egiten dituzte beraien artean, hauetako asko mingarriak izanez. Antzekotasunak ere nabari dira. Adibidez, ume guztiek gozatzen dute ikasteaz eta harro azaltzen dira.
7-11 bitarteko umeak osasuntsuago azaltzen dira eta nerabezaroarekin konparatuz gero, gutxiago deprimitzen dira eta errazago egiten die kasu esandakoari.
Ondo elikatutako umeak etapa honetan 2-3 kilo loditzen dira eta 6 cm hazi urtero. Obesitate arazoak ere azaldu daitezke etapa honetan, fisikoari eta autoestimuari eraginez.

           Garapen psikosoziala:
    Adiskidetasuna oso garrantzitsua da garapen soziala lortzeko, honen bidez lortzen baita garapen hau. Gainera adiskidetasunik gabe, arazoak sor daitezke: depresioa, bakardadea, etab. Familia ere garrantzitsua da hemen, haurraren beharrak betetzen dituelako: behar fisikoak asetu, irakaskuntza bultzatu, autoestimuaren garapenean lagundu, lagunak egiten lagundu eta egonkortasuna eskaini.
Emozioak kontrolatzeko gaitasun handiagoa erakusten dute.

         
            Garapen kognitiboa:
               Abstrakzioaren kontzeptua barneratzen dute, oso osorik ez bada ere. Hemen 3 garapen mota bereizten dira:
              - Pentsamenduaren garapena: Umeek sailetan antolatzen dituzte gauzak.
          -Garapenaren morala: Umeek zer dagoen ondo eta zer gaizki bereziten ikasten dute.
             -Lengoaiaren garapena: Hitz egiten duen jende motaren arabera, modu batera edo bestera hitz egiten dute.

Amaitzeko, oso interesgarria iruditu zitzaidan honako bideo hau eta hemen jartzen dizuet zuek ere ikusi dezazuen:


lunes, 10 de octubre de 2011

Ni neu, Ainhoa!

Gaurkoan neure buruz aurkeztuko dut.
Kantauri itsasoak buztitako eta Bermeo izena hartzen duen herri batean jaio nintzen 1991ko azaroaren 24ean.Txikitatik Bakio eta Bermeo artean ibiltzen nintzen. Aita, Jon Saralegi, bakiotarra bait da eta, aldiz, nire ama, Edurne Barrenetxea bermeotarra.


Txikitatik gustatzen zitzaidan familian egotea eta beste umeak zaintzea gustatzen zitzaidan. Horregaitik uste dut irakasle izatearen zaletasun hori txikitatik datorkidala.
Gustoko nuen Bakion ibiltzea, bertan Yuma izeneko zaldi bat
nuelako eta hura zaintzea asko gustatzen zitzaidalako.
Horregaitik, asteburuak Bakion pasatzen nituen.



Bermeon aldiz, nire lagunak, eskola, familia etab. nituen eta hemen ere oso guztoko nuen egotea.


Zaletasun ugari ditut; Athletic zalea naiz, naiz eta futbola ez den gehien gustuko dudan kirola. Aldi berean, Urdaibai arrauneko zale amorratua naiz.
Bestetik, mendira joatea asko gustatzen zait eta hondartzan igeri egitea edota ertzetik ibiltzea gustatzen zait. Nire hondartzarik gustokoena Aritxatzu da, bertan ikasi bait nuen igeri egiten.

Horrez gain. lagunekin eta familian egotea gustoko dut.



                                                                                                                                                                                Amaitzeko esan beharra dut bidaiatzea gustoko dudala; Mallorka, Malaga, Bartzelona eta beste hainbat hiri bisitatu izan ditut.


Agur bero bat denoi!

Haurren garapena

Aste osoa buruari bueltaka zeri buruz hitz egingo dudan nire blog honetan. Azkenean, buruari mila buelta emon ostean, pentsatu dut zein izango den blog honen gai nagusia: Haurren garapena.
Garapena esaterakoan, garapen fisiko, psikologiko etab.etaz hitz egingo dut. Baina gehien bat psikolgiaren garapenean zentratuko naiz, garapen kognitiboan hain zuzen ere.




Hortaz, zer da garapena? Pertsonek gure bizitzan zehar izaten edo jasatzen ditugun aldaketen multzoa izan daiteke garapena, hau da, bizitzan zehar jasotzen ditugun estimulu desberdinen bidez izaten ditugun aldaketak.


Garapenaren etapak hurrengo hauek dira:

  • Lehen haurtzaro 0-2 urte
  • Eskola-aurreko urteak 2-6 urte
  • Eskola urteak 6-12 urte
  • Nerabezaroa 12-20 urterarte
  • Helduaroa 20-65/70
  • Zahartzaroa 65/70.tik aurrera

Garapen psikologikoaren autorerik azpimarragarrienak Paulov, Howard, Freud edota Watson izan daitezke.

Oso gai zabala dugu garapenarena, horregaitik sarreratxo honen jarraipena hurrengo sarreretan jasoko duzue.

Agurtzeko, hona hemen Piageti buruzko bideo txiki bat: