domingo, 4 de diciembre de 2011

"El pequeño salvaje", hausnarketa

Gaurkoan aurrekoan gomendatu nizuen pelikularen hausnarketa propio bat egin nahiko nuke.


Pelikula hau ikusi ondoren, esan dezakegu nahiz  eta ume hau gizartegabetutako inguru baten hasten den, eta bere gaitasunak garatzen ez diren arren, ez du esan nahi denbora eta laguntzarekin garatuko ez direnik.

Argi eta garbi ikusi daiteke nola umeak gutxika-gutxika eta laguntza apur batekin, ume normal baten antzeko edo garapen berdina lortu dezakeela nahiz eta denbora gehiago eraman, inoiz ez baitu izan inolako heziketarik. Ala eta guztiz ere, esan beharra dago, nola gizarteak umea ezberdina izatearren, baztertu egiten duela eta berau ez duela onartzen beste gizaki bat lez. Beharbada zerikusia izango du beste garai batean emandako bizikuntza delako eta segur aski jendeak ezingo zuelako ulertu nola ume bat baso batean bizi zitekeen inolako sozializaziorik gabe. Baina kontua da, denok animaliak garela, garatutako animaliak baina azken animaliak azken finean. Eta beharbada, edozeinek ezin izango zuen baldintza haietan biziraun baina badago hori gertatzeko aukera eta ikusi den lez biziraun dezakeen jendea ere.

         Horregatik, guretzako garrantzitsua izango litzateke ume hori beste ume guztiak lez tratatua izatea, zeren azken finean ez du berak erabaki bizimodu hori, ezta aurkitua izatea eta horren ondorioz aztertua ere. Beharrezkoa izango litzateke, ume horri froga zehatz batzuk egitea, bere  Osasuna ondo dagoen ala ez jakiteko baina hortik aurrera ezer. Zeren, ume horrek behar duen gauza bakarra, norbaitek laguntza eskaintzea da, azken finean duen arazo bakarra garapen maila oso baxu bat duela da eta hori ariketa ezberdinen bitartez garatu daiteke pertsona guztiz garatu bat bihurtuz.

Beraz honetatik ondorioztatu dezakegu, nola gizarteak ezberdina den norbait alde batera uzbeko joera duen, inolako laguntzarik eskaini gabe eta inporta zaion gauza bakarra, horretaz dirua ateratzea dela. Baina ahala ere gizarte horretan jende ona ikusi daiteke non beren ardura bakarra ume gizajoa laguntzea den.

 Baina galdera bat: zer gertatuko litzateke gaur egun honelako kasu bat emanez gero?
Batek daki. Beharbada pelikula hau ikusi ondoren denok esango genuke umea laguntzeko prest egongo ginatekeela eta ez genukeela alde batera utziko ezta beratza txarto hitz egingo, baina guk ez dugu hau sinesten eta nahiz eta gaur egungo gizartea lehengoa baino askoz garatuagoa den, gizarteak berdin jokatuko lukeela uste dugu.


 Eskerrik asko denoi!!!!
Agur bero bat!!!

"El pequeño salvaje"

Gaurkoan oso interesgarria iruditzen zaidan pelikula bat jarriko dizuet blog.ean; "El pequeño salvaje".

Laburpena:
Pelikula honetan, basoan bizi den ume bat aurkitzen dute. Ume honek, animalien portaera berdinak ditu eta haiek lez portatzen da, inoiz ez baitu izan beste gizakirik bere inguruan, bere portaerak imitatzeko edota beraiek gizakien portaerak erakutsi ahal izateko, zeren ez daki ez hitzik egiten ezta bi oinen gainean ibiltzen.

Basoan, betan dauden ereduak imitatzen ditu, hau da animaliak imitatzen ditu, eta gizakien aurrean beldurtu egiten da. Bestalde, gizakienganako harremana baikorra denean beraiek hartzen ditu eredu lez. Baina hau gertatu aurretik, umea aurkitzen dutenean, “zibilizatuak” diren pertsonak, oso egoera txarretan mantentzen dute, espetxe batean sartuta eta ondoren mutu-gorren eskola batetara daramate non betan beste umeek jo egiten dute eta ez dute pertsona lez tratatzen. Baita bertako zaintzaileek dirua kobratzen dute jendeak “salvajea” ikusi ahal izateko. Ez dute pentsatzen gizaki bat denik, baizik eta gizaki forma duen animali bat lez ikusten dute, inolako sentimendurik gabekoa eta berau txarto tratatzeko eskubidearekin ikusten dute beraien burua. Baina badago mediku bat, bere etxera eramaten duena eta gutxika-gutxika gizakion ohiturak eta jokabideak erakusten dizkiona.

Soinuenganako interes handia erakusten du zeren bere komunikatzeko era izan baita betidanik  baina ez daki hitzik egiten, soinu batzuk egiteko gai bakarrik da.
Medikuak, ariketa ezberdinen bitartez bere gaitasun kognitiboa probatzen du eta ariketa hauen bitartez, ume normal batek bezalako gaitasunak dituela deskubritzen du eta proba ezberdinak jartzen dizkio nahi duena lortzeko.

Pelikularen amaieran bere garapena hain altua izan da non medikuak hau esaten dio: “La palabra es una música que quizás llegaras a conocer”. Denbora aurrera joan ahala, umeak ez du gizakienganako beldar gutxiago erakusten  du eta haiek lez portatzen hasten da: arropak janzten ditu, baita oinetakoak ere, mahaien eserita jaten du eta ez ditu eskuak erabiltzen mahai-tresnak baizik, paseoan joaten da, eta medikuaren lagunen etxera bisitan doanean, esnea eskatzerako orduan gero eta era lasaiago baten itxaroten du. 

Hona hemen pelikularen lehenengo zatia...


Pelikula zuen gustokoa izatea espero dut. Eta zuek, hau ikusi ondoren erreflexio bat egitea gustatuko litzaidake.
Eskerrik asko, Ainhoa.


Maria Montessori


 Italiarra da eta Eskola Berriaren bultzagiletariko bat izan zen. Medikua eta pedagogoa izan bazen ere, medikuntzan aritzea galarazi zioten emakumea zelako eta orduan adimen urriko haurrekin hasi zen lanean, psikiatriko batean.

         Montessoriren metodo berriarekin adimen urriko haur hauek irakurtzen eta idazten ikasi zuten. Lortutako arrakastarekin, metodo berbera adimen “normaleko” haurretan ere erabili zuten.




   1907.urtean “Casa dei Bambini” sortu zuen 3 eta 6 urtetako umeentzat eta bertan berak sortutako metodoa aplikatu zuen.

         Montessori oso arrazionala zen eta berak pedagogia analitikoa erabili zuen. Ikaskuntza haurra jaiotzean hasten dela dio honek eta haurraren garapena ez dela lineala. Eskolako askatasun falta kritikatzen du.
Haurraren barne ezagutzatik habiatu behar da. Autoestimua bultzatu behar da.  Garapen indibiduala errespetatu behar da eta  haurra askea izan behar da.
Ingurugiroko egokiaren antolaketa. Orden fisikoak orden psikologikoa baitakar.
Autonomoa izan behar du haurrak.

·         Ekarpenak:
Adimena garatzeko haurraren zentzumenak landu behar dira.
Materialak: bakoitzak ezaugarri bat lantzen du. Erraxenetik konplexuenera joango gara gradualki.
Jokoa  emango zaio baina ez zaio azalduko nola jolastu. Behatu egingo dugu eta ariketa jakin batzuk ondo egiten dituenean beste maila batera pasako da. Ariketetako bat adibidez, 3 zulu ditugu (laukia, hirukia eta izarra) bat ez bada sartzen badaki hori gaizki dagoela eta zuzenduko du.
Bizitza praktikorako kutxak.
Gurasoak aktiboki parte hartuko du.
Prozesu didaktikoak bi fase ditu: Hastapenekoa eta Izendapenekoa.
•        Asoziazioa
•        Pertzepzioa
•        Oroimena


Hona hemen Mariaren bizitzari buruz egin zen dokumentalaren lehenego zatia...

Eskerrik asko berriro ere!






viernes, 2 de diciembre de 2011

Kinder Garten

“KINDER GARTEN” Zentro hauek berak sortu zituen. Umeen lorategia izena jarri zion honek. Fröbel-en (1782-1852) ‘espazio-eskola’ eredua. Hiru espazio mota hauek proposatzen zituen:
espazio irekiak (lorategi handi bat)
espazio itxiak (eskolako eraikina)
trantsiziozko espazioak (patio estalia eta irekia)
“Kindergarten” izenez ezagutzen dira bere eskolak. Fröbel-en espazio arkitektonikoaren eredua guztiz garrantzitsua da bere egituragatik, haurraren alderdi guztien garapena sustatzeko aukera eskaintzen duelako, antolatutako ingurune hezigarri eta naturarekin zuzeneko harremanean.

Esan behar dugu, ia 2 mende geroago eskoletako arkitekturaren planifikazioa maila kuantitatiboan gehiago oinarritu eta oinarritzen dela, oro har, aipatutako Fröebel-en espazio irekien eta trantsiziozkoen garrantzia kontutan hartu gabe.
Eskoletako eraikuntzen inguruko ikerlanetatik jasotako emaitzen arabera, eraikuntzen diseinuak honako helburu hauek hartu beharko lituzke kontuan, besteak beste:
·         Proiektu pedagogiko zehatz bati erantzutea
·         Sormena, autonomia, komunikazioa, ikerketa, naturarekin
·         harreman zuzena ahalbidetzea
·         Erabiltzaileen osasuna eta erosotasuna bermatzea
·         Altzari eta ekipamenduaren ergonomi egokia eskaintzea
·         Ingurune-baldintzen artean kontuan hartzekoak lirateke:
·         . argiztapena, kolorea, faktore termikoak, akustikoak,
·         mikroklimatikoak,...
·         Espazio polisentsoriala osatzearen beharra (Reggio Emilia-ko Eskolak, Italia)

Eskerrik asko gaurkoan ere nire blog.a aukeratzearren.



Froebel

-FROEBEL (1782-1852):
         Instituzio ezberdinak sortu zituen. Bere printzipio guztiak ikertu zituen. Idealista da, hau da, umea berez ona dela pentsatzen du eta hezkuntzaren bidez, barruan duena garatu behar duela dio.
Material didaktiko berritzaileak sortu zituen eta horiek oraindik eskoletan ageri zaizkigu.

Bere idazlanik aipagarriena “La educacion del hombre” da. Printzipio filosofikoak azaltzen dira hemen.
Honek Pestalozziri kritikak egiten dizkio, batez ere bi; Batetik, honentzat edukiera zientifikoa eman behar zen 10 urtetik gorakoentzat. Bestetik, haur hezkuntzaren gaia Pestalozzik ez zuela forgatu dio. Helburuen arteko batasun falta eta pedagogi zehatzik ez dela lantzen dio.

Umearen garapenak hiru fase ditu;
1.     Haur hezkuntza
2.    Umea
3.    Nerabetasuna

Heziketa prozesua haurtzaroan hasi eta hiru ekimenekin egin behar da; Akzioa, jolasa eta lana.
Heziketa integralak nolabait bi gauza ezberdintzen ditu;
1.     Pertsonaren dimentsio guztiak ditu hezkuntzak.
2.    Ikasgaien harreman bat izan behar dela beti.

Heziketa estimuluen bidez egin behar da, umearen garapen askea errespetatuz.


Agur bero bat!





Familiaren parte-hartze motak

-Familiaren parte-hartze motak (Joyce Epstein)


         Epsteinek proposatzen duen eskalak hurrengo mailak biltzen ditu:
·         Oinarrizkoa:  fitxa bat etxerako… (familiak umearekin egiten lagundu).
·         Oinarrizkoa: Irakasleak bilera baterako deitu gurasoei eta erantzun bat ematea bakarrik (familia eskolarekin).
·         Boluntariotza: Ikasturtean zehar garatzen diren ekintzetan boluntarioki parte hartzea.
·         Etxeko ikasketa prozesuan integrazioa: Ikastetxetik irizpide batzuk jartzen dira ikasketa prozesuari dagokionez.
·         Eskolako lan-talde ezberdinekin batera erabakiak hartu: Proiektu berriak aurkeztean etab.
·         Eskola eta komunitateen arteko elkartrukea eta partaidetza sustatu: Eskola inguruko zentru guztien arteko parte hartzea eta bueltan erantzun bat jasotzea ere.

-Familiaren parte hartzea erazten duten aldagaiak:
·         Etengabeko eta bi norabideetako komunikazioa sustatzea.
·         Ordutegi malguak eta nahikoak izatea.
·         Familiarekiko errespetua era gertutasun jarrera erakustea.
·         Parte-hartzerako aukera ezberdinak zabaltzea.

-Familiaren parte hartzeak eragiten dituen onurak:
  • Irakasleengan eragina:
    • Jarrera egokiagoak, orekatuagoak.
    • Irakurketa gaitasun gehiago.
    • Kalitate oneko lanaldiak.
    • Eskolarekiko onarpen handiagoa…

  • Gurasoengan eragina:
    • Eskola sistemaren ezagupen handiagoa.
    • Seme-alabei etxeko lanetan laguntzeko trebezia handiagoa.
    • Eskolarekiko eta hezkuntzarekiko onarpen handiagoa...
  • Hezitzaileengan eragina:
    • Lanarekiko motibazioa handiagoa.
    • Ikasleek emaitza hobeagoak lortzea.
    • Eskola kanpotik jasotako laguntza izatea…

-Gurasoekin bilerak. Planteamendu funtzionalak:
·         Bilera izan baino lehen, bilera prestatu behar da. Gonbidapenak bidaltzen dira eta horiek iritzi direla ziurtatu beharra dago. Gure bilerak eskolako aktibitateekin ez dutela konsiditzen ziurtatu ondoren helburuak jarri eta horretarako behar den materiala prestatu behar da.
·         Bileraren garapenean zehar, aurkezpenak egin behar dira. Hartutako erabakiak gurasoekin berrikusi eta eztabaidatu behar dira eta hauen parte hartzea sustatu behar da.
·         Bilera izan ondoren, hautatutako erabakiak eta ondorioak errepasatu behar dira. Ondoren, behar izanez gero, ondorioak atera behar dira eta adostasunak amankomunean jarri.


Eskerrik asko!!!






Familia eta eskola

Eskola eta familiaren arteko erlazioak ez dira errazak izaten, izan ere, familia eta eskola oso instituzioa konplexuak dira.
Kolaborazioa: Ez da norberaren ideiak inposatzea. Kolaborazio bat egoteko pazientzia izan behar da eta  baita lan egiteko gogoa ere.
Gerta liteke ere familiak eskolari beldurra izatea eta baita alderantziz gertatzea ere. Egoera honetan erreakzioa ez da ona izaten, nahiz eta hau konturatu gabe sortu.


     -FAMILIEN KONPLEXUTASUNAREN ETA ANIZTASUNAREN AURREAN: Familia mota desberdinak daude eta irakasleek aniztasun hau onartu egin behar dute eta aurre iritzirik gabe beraiekin lan egin, izan ere, egoera bakoitzera moldatu beharko dira, ez baitaude bi familia berdin.
Honez gain, irakasleak hainbat rol desberdin izan behar ditu, ez bakarrik irakaslearena, batzuetan ama moduan arituko da, bikotekide bezala etab.

         -ESKOLAREN ESKU UZTEAREN MUGAK: Eskola ez da heziketaren arduradun bakarrak, honek neurri batean bakarrik hesitzen baitu eta familiek ere bere lana egin behar baitute.
Familia eta eskola, famili handi bat bezala hartu beharko litzateke. Helburutzat, neska-mutilak aurrera ateratzea dutela.

        - ZER EGIN?: Irakasleak zaindu egin behar dira, gehiegi estutu gabe, bestela, haurrak dira egoera txar hori jasan behar dutenak eta honez gain gurasoekiko harremana txarragoa zian daiteke.
Erlazioa eta kolaborazioa ez da familia eta irakasleen artean bakarrik ematen, baizik eta eskola osatzen duten guztien artean.
Azken finean egoera eramangarri bat lortzeko elkar entzutea da garrantzitsuena.
Esan beharra dago sobre-inbolukratzea ez dela ona izaten, hori neurri batean kontrolatu egin behar da.


Eskerrik asko denoi berriro ere!!!