domingo, 4 de diciembre de 2011

"El pequeño salvaje", hausnarketa

Gaurkoan aurrekoan gomendatu nizuen pelikularen hausnarketa propio bat egin nahiko nuke.


Pelikula hau ikusi ondoren, esan dezakegu nahiz  eta ume hau gizartegabetutako inguru baten hasten den, eta bere gaitasunak garatzen ez diren arren, ez du esan nahi denbora eta laguntzarekin garatuko ez direnik.

Argi eta garbi ikusi daiteke nola umeak gutxika-gutxika eta laguntza apur batekin, ume normal baten antzeko edo garapen berdina lortu dezakeela nahiz eta denbora gehiago eraman, inoiz ez baitu izan inolako heziketarik. Ala eta guztiz ere, esan beharra dago, nola gizarteak umea ezberdina izatearren, baztertu egiten duela eta berau ez duela onartzen beste gizaki bat lez. Beharbada zerikusia izango du beste garai batean emandako bizikuntza delako eta segur aski jendeak ezingo zuelako ulertu nola ume bat baso batean bizi zitekeen inolako sozializaziorik gabe. Baina kontua da, denok animaliak garela, garatutako animaliak baina azken animaliak azken finean. Eta beharbada, edozeinek ezin izango zuen baldintza haietan biziraun baina badago hori gertatzeko aukera eta ikusi den lez biziraun dezakeen jendea ere.

         Horregatik, guretzako garrantzitsua izango litzateke ume hori beste ume guztiak lez tratatua izatea, zeren azken finean ez du berak erabaki bizimodu hori, ezta aurkitua izatea eta horren ondorioz aztertua ere. Beharrezkoa izango litzateke, ume horri froga zehatz batzuk egitea, bere  Osasuna ondo dagoen ala ez jakiteko baina hortik aurrera ezer. Zeren, ume horrek behar duen gauza bakarra, norbaitek laguntza eskaintzea da, azken finean duen arazo bakarra garapen maila oso baxu bat duela da eta hori ariketa ezberdinen bitartez garatu daiteke pertsona guztiz garatu bat bihurtuz.

Beraz honetatik ondorioztatu dezakegu, nola gizarteak ezberdina den norbait alde batera uzbeko joera duen, inolako laguntzarik eskaini gabe eta inporta zaion gauza bakarra, horretaz dirua ateratzea dela. Baina ahala ere gizarte horretan jende ona ikusi daiteke non beren ardura bakarra ume gizajoa laguntzea den.

 Baina galdera bat: zer gertatuko litzateke gaur egun honelako kasu bat emanez gero?
Batek daki. Beharbada pelikula hau ikusi ondoren denok esango genuke umea laguntzeko prest egongo ginatekeela eta ez genukeela alde batera utziko ezta beratza txarto hitz egingo, baina guk ez dugu hau sinesten eta nahiz eta gaur egungo gizartea lehengoa baino askoz garatuagoa den, gizarteak berdin jokatuko lukeela uste dugu.


 Eskerrik asko denoi!!!!
Agur bero bat!!!

"El pequeño salvaje"

Gaurkoan oso interesgarria iruditzen zaidan pelikula bat jarriko dizuet blog.ean; "El pequeño salvaje".

Laburpena:
Pelikula honetan, basoan bizi den ume bat aurkitzen dute. Ume honek, animalien portaera berdinak ditu eta haiek lez portatzen da, inoiz ez baitu izan beste gizakirik bere inguruan, bere portaerak imitatzeko edota beraiek gizakien portaerak erakutsi ahal izateko, zeren ez daki ez hitzik egiten ezta bi oinen gainean ibiltzen.

Basoan, betan dauden ereduak imitatzen ditu, hau da animaliak imitatzen ditu, eta gizakien aurrean beldurtu egiten da. Bestalde, gizakienganako harremana baikorra denean beraiek hartzen ditu eredu lez. Baina hau gertatu aurretik, umea aurkitzen dutenean, “zibilizatuak” diren pertsonak, oso egoera txarretan mantentzen dute, espetxe batean sartuta eta ondoren mutu-gorren eskola batetara daramate non betan beste umeek jo egiten dute eta ez dute pertsona lez tratatzen. Baita bertako zaintzaileek dirua kobratzen dute jendeak “salvajea” ikusi ahal izateko. Ez dute pentsatzen gizaki bat denik, baizik eta gizaki forma duen animali bat lez ikusten dute, inolako sentimendurik gabekoa eta berau txarto tratatzeko eskubidearekin ikusten dute beraien burua. Baina badago mediku bat, bere etxera eramaten duena eta gutxika-gutxika gizakion ohiturak eta jokabideak erakusten dizkiona.

Soinuenganako interes handia erakusten du zeren bere komunikatzeko era izan baita betidanik  baina ez daki hitzik egiten, soinu batzuk egiteko gai bakarrik da.
Medikuak, ariketa ezberdinen bitartez bere gaitasun kognitiboa probatzen du eta ariketa hauen bitartez, ume normal batek bezalako gaitasunak dituela deskubritzen du eta proba ezberdinak jartzen dizkio nahi duena lortzeko.

Pelikularen amaieran bere garapena hain altua izan da non medikuak hau esaten dio: “La palabra es una música que quizás llegaras a conocer”. Denbora aurrera joan ahala, umeak ez du gizakienganako beldar gutxiago erakusten  du eta haiek lez portatzen hasten da: arropak janzten ditu, baita oinetakoak ere, mahaien eserita jaten du eta ez ditu eskuak erabiltzen mahai-tresnak baizik, paseoan joaten da, eta medikuaren lagunen etxera bisitan doanean, esnea eskatzerako orduan gero eta era lasaiago baten itxaroten du. 

Hona hemen pelikularen lehenengo zatia...


Pelikula zuen gustokoa izatea espero dut. Eta zuek, hau ikusi ondoren erreflexio bat egitea gustatuko litzaidake.
Eskerrik asko, Ainhoa.


Maria Montessori


 Italiarra da eta Eskola Berriaren bultzagiletariko bat izan zen. Medikua eta pedagogoa izan bazen ere, medikuntzan aritzea galarazi zioten emakumea zelako eta orduan adimen urriko haurrekin hasi zen lanean, psikiatriko batean.

         Montessoriren metodo berriarekin adimen urriko haur hauek irakurtzen eta idazten ikasi zuten. Lortutako arrakastarekin, metodo berbera adimen “normaleko” haurretan ere erabili zuten.




   1907.urtean “Casa dei Bambini” sortu zuen 3 eta 6 urtetako umeentzat eta bertan berak sortutako metodoa aplikatu zuen.

         Montessori oso arrazionala zen eta berak pedagogia analitikoa erabili zuen. Ikaskuntza haurra jaiotzean hasten dela dio honek eta haurraren garapena ez dela lineala. Eskolako askatasun falta kritikatzen du.
Haurraren barne ezagutzatik habiatu behar da. Autoestimua bultzatu behar da.  Garapen indibiduala errespetatu behar da eta  haurra askea izan behar da.
Ingurugiroko egokiaren antolaketa. Orden fisikoak orden psikologikoa baitakar.
Autonomoa izan behar du haurrak.

·         Ekarpenak:
Adimena garatzeko haurraren zentzumenak landu behar dira.
Materialak: bakoitzak ezaugarri bat lantzen du. Erraxenetik konplexuenera joango gara gradualki.
Jokoa  emango zaio baina ez zaio azalduko nola jolastu. Behatu egingo dugu eta ariketa jakin batzuk ondo egiten dituenean beste maila batera pasako da. Ariketetako bat adibidez, 3 zulu ditugu (laukia, hirukia eta izarra) bat ez bada sartzen badaki hori gaizki dagoela eta zuzenduko du.
Bizitza praktikorako kutxak.
Gurasoak aktiboki parte hartuko du.
Prozesu didaktikoak bi fase ditu: Hastapenekoa eta Izendapenekoa.
•        Asoziazioa
•        Pertzepzioa
•        Oroimena


Hona hemen Mariaren bizitzari buruz egin zen dokumentalaren lehenego zatia...

Eskerrik asko berriro ere!






viernes, 2 de diciembre de 2011

Kinder Garten

“KINDER GARTEN” Zentro hauek berak sortu zituen. Umeen lorategia izena jarri zion honek. Fröbel-en (1782-1852) ‘espazio-eskola’ eredua. Hiru espazio mota hauek proposatzen zituen:
espazio irekiak (lorategi handi bat)
espazio itxiak (eskolako eraikina)
trantsiziozko espazioak (patio estalia eta irekia)
“Kindergarten” izenez ezagutzen dira bere eskolak. Fröbel-en espazio arkitektonikoaren eredua guztiz garrantzitsua da bere egituragatik, haurraren alderdi guztien garapena sustatzeko aukera eskaintzen duelako, antolatutako ingurune hezigarri eta naturarekin zuzeneko harremanean.

Esan behar dugu, ia 2 mende geroago eskoletako arkitekturaren planifikazioa maila kuantitatiboan gehiago oinarritu eta oinarritzen dela, oro har, aipatutako Fröebel-en espazio irekien eta trantsiziozkoen garrantzia kontutan hartu gabe.
Eskoletako eraikuntzen inguruko ikerlanetatik jasotako emaitzen arabera, eraikuntzen diseinuak honako helburu hauek hartu beharko lituzke kontuan, besteak beste:
·         Proiektu pedagogiko zehatz bati erantzutea
·         Sormena, autonomia, komunikazioa, ikerketa, naturarekin
·         harreman zuzena ahalbidetzea
·         Erabiltzaileen osasuna eta erosotasuna bermatzea
·         Altzari eta ekipamenduaren ergonomi egokia eskaintzea
·         Ingurune-baldintzen artean kontuan hartzekoak lirateke:
·         . argiztapena, kolorea, faktore termikoak, akustikoak,
·         mikroklimatikoak,...
·         Espazio polisentsoriala osatzearen beharra (Reggio Emilia-ko Eskolak, Italia)

Eskerrik asko gaurkoan ere nire blog.a aukeratzearren.



Froebel

-FROEBEL (1782-1852):
         Instituzio ezberdinak sortu zituen. Bere printzipio guztiak ikertu zituen. Idealista da, hau da, umea berez ona dela pentsatzen du eta hezkuntzaren bidez, barruan duena garatu behar duela dio.
Material didaktiko berritzaileak sortu zituen eta horiek oraindik eskoletan ageri zaizkigu.

Bere idazlanik aipagarriena “La educacion del hombre” da. Printzipio filosofikoak azaltzen dira hemen.
Honek Pestalozziri kritikak egiten dizkio, batez ere bi; Batetik, honentzat edukiera zientifikoa eman behar zen 10 urtetik gorakoentzat. Bestetik, haur hezkuntzaren gaia Pestalozzik ez zuela forgatu dio. Helburuen arteko batasun falta eta pedagogi zehatzik ez dela lantzen dio.

Umearen garapenak hiru fase ditu;
1.     Haur hezkuntza
2.    Umea
3.    Nerabetasuna

Heziketa prozesua haurtzaroan hasi eta hiru ekimenekin egin behar da; Akzioa, jolasa eta lana.
Heziketa integralak nolabait bi gauza ezberdintzen ditu;
1.     Pertsonaren dimentsio guztiak ditu hezkuntzak.
2.    Ikasgaien harreman bat izan behar dela beti.

Heziketa estimuluen bidez egin behar da, umearen garapen askea errespetatuz.


Agur bero bat!





Familiaren parte-hartze motak

-Familiaren parte-hartze motak (Joyce Epstein)


         Epsteinek proposatzen duen eskalak hurrengo mailak biltzen ditu:
·         Oinarrizkoa:  fitxa bat etxerako… (familiak umearekin egiten lagundu).
·         Oinarrizkoa: Irakasleak bilera baterako deitu gurasoei eta erantzun bat ematea bakarrik (familia eskolarekin).
·         Boluntariotza: Ikasturtean zehar garatzen diren ekintzetan boluntarioki parte hartzea.
·         Etxeko ikasketa prozesuan integrazioa: Ikastetxetik irizpide batzuk jartzen dira ikasketa prozesuari dagokionez.
·         Eskolako lan-talde ezberdinekin batera erabakiak hartu: Proiektu berriak aurkeztean etab.
·         Eskola eta komunitateen arteko elkartrukea eta partaidetza sustatu: Eskola inguruko zentru guztien arteko parte hartzea eta bueltan erantzun bat jasotzea ere.

-Familiaren parte hartzea erazten duten aldagaiak:
·         Etengabeko eta bi norabideetako komunikazioa sustatzea.
·         Ordutegi malguak eta nahikoak izatea.
·         Familiarekiko errespetua era gertutasun jarrera erakustea.
·         Parte-hartzerako aukera ezberdinak zabaltzea.

-Familiaren parte hartzeak eragiten dituen onurak:
  • Irakasleengan eragina:
    • Jarrera egokiagoak, orekatuagoak.
    • Irakurketa gaitasun gehiago.
    • Kalitate oneko lanaldiak.
    • Eskolarekiko onarpen handiagoa…

  • Gurasoengan eragina:
    • Eskola sistemaren ezagupen handiagoa.
    • Seme-alabei etxeko lanetan laguntzeko trebezia handiagoa.
    • Eskolarekiko eta hezkuntzarekiko onarpen handiagoa...
  • Hezitzaileengan eragina:
    • Lanarekiko motibazioa handiagoa.
    • Ikasleek emaitza hobeagoak lortzea.
    • Eskola kanpotik jasotako laguntza izatea…

-Gurasoekin bilerak. Planteamendu funtzionalak:
·         Bilera izan baino lehen, bilera prestatu behar da. Gonbidapenak bidaltzen dira eta horiek iritzi direla ziurtatu beharra dago. Gure bilerak eskolako aktibitateekin ez dutela konsiditzen ziurtatu ondoren helburuak jarri eta horretarako behar den materiala prestatu behar da.
·         Bileraren garapenean zehar, aurkezpenak egin behar dira. Hartutako erabakiak gurasoekin berrikusi eta eztabaidatu behar dira eta hauen parte hartzea sustatu behar da.
·         Bilera izan ondoren, hautatutako erabakiak eta ondorioak errepasatu behar dira. Ondoren, behar izanez gero, ondorioak atera behar dira eta adostasunak amankomunean jarri.


Eskerrik asko!!!






Familia eta eskola

Eskola eta familiaren arteko erlazioak ez dira errazak izaten, izan ere, familia eta eskola oso instituzioa konplexuak dira.
Kolaborazioa: Ez da norberaren ideiak inposatzea. Kolaborazio bat egoteko pazientzia izan behar da eta  baita lan egiteko gogoa ere.
Gerta liteke ere familiak eskolari beldurra izatea eta baita alderantziz gertatzea ere. Egoera honetan erreakzioa ez da ona izaten, nahiz eta hau konturatu gabe sortu.


     -FAMILIEN KONPLEXUTASUNAREN ETA ANIZTASUNAREN AURREAN: Familia mota desberdinak daude eta irakasleek aniztasun hau onartu egin behar dute eta aurre iritzirik gabe beraiekin lan egin, izan ere, egoera bakoitzera moldatu beharko dira, ez baitaude bi familia berdin.
Honez gain, irakasleak hainbat rol desberdin izan behar ditu, ez bakarrik irakaslearena, batzuetan ama moduan arituko da, bikotekide bezala etab.

         -ESKOLAREN ESKU UZTEAREN MUGAK: Eskola ez da heziketaren arduradun bakarrak, honek neurri batean bakarrik hesitzen baitu eta familiek ere bere lana egin behar baitute.
Familia eta eskola, famili handi bat bezala hartu beharko litzateke. Helburutzat, neska-mutilak aurrera ateratzea dutela.

        - ZER EGIN?: Irakasleak zaindu egin behar dira, gehiegi estutu gabe, bestela, haurrak dira egoera txar hori jasan behar dutenak eta honez gain gurasoekiko harremana txarragoa zian daiteke.
Erlazioa eta kolaborazioa ez da familia eta irakasleen artean bakarrik ematen, baizik eta eskola osatzen duten guztien artean.
Azken finean egoera eramangarri bat lortzeko elkar entzutea da garrantzitsuena.
Esan beharra dago sobre-inbolukratzea ez dela ona izaten, hori neurri batean kontrolatu egin behar da.


Eskerrik asko denoi berriro ere!!!


Familia

FamFamiliak oso garrantzi handia izaten du umeen garapenean. Horregaitik, gaurko honetan familia motak eta hauen funtzioak azalduko ditut.

-FAMILIA EREDUAK: Familiak beste senide batzuekin batera bizi diren ala ez kontuan izanik:
*        NEOLOKALAK: Bikoteko partaideek haien etxe bizitza utzi eta elkar bizitzera doazenean.
*        PATRIOLOKALAK: Emazteak bere etxea utzi eta senarraren etxera joaten denean.
*        MATRIOLOKALA: Senarrak etxera utzi eta emaztearen etxera joaten denean.




FAMILIA TRADIZIONALA                       FAMILIA MODERNOA

Patriarkala                                                 Demokratikoa
Seme-alaba ugari                                        Seme-alaba gutxi
Emakumea etxe-esparruan                          Emakumea etxetik kanpo lanean
Gizon-emakumeen lanak banaturik                Eginkizunen malgutasuna
Familia unitate ekonomiko gisa                    Familia kontsumo unitate gisa


-FAMILIAREN FUNTZIOAK: Familiak orokorrean funtzio batzuk betetzen ditu:

*        Pertsonak nagusitzeko testuinguru egokia da.
*        Testuinguru honetan erronkei aurre egiten ikasten da.
*        Belaunaldi ezberdinak biltzen dituen errealitatea da.
*        Sozialki laguntza sarea suposatzen du.

Seme-alabekiko dituen funtzioak:
*        Familiak seme-alaben biziraupena, hazkunde osasuntsua eta sozializazioa bermatzen du.
*        Segurtasun-testuingurua eraikitzen da.
*        Esparru ezberdinetan umeen estimulazioa lantzen da.
*        Hezitzaileak diren beste testuinguru batzuetara irekiera.


Eskerrik asko!!!















miércoles, 30 de noviembre de 2011

Heinrich W. Pestalozzi

H. W. Pestalozzik  (1746- 1827) ere eskolak haurren hezkuntza osatzen zuten zentroak zirela uste zuen, eta, Rousseauk bezala, natur fenomenoak irakaslearen azalpenaren bidez ikasi beharrean, ikasleek eurek beren kabuz aurkitzeak duen garrantzia aldarrikatu zuen: benetako ikaskuntza fenomenoak eta fenomenoen arteko erlazioak ulertzea da.


Pestalozziren iritziz, haurrak, ikaskuntzan aurrera egiteko, praktika eta esperimentazioa beharrezkoak dira, maisuak ikaslearengan zuen agintea aldatu behar bada ere. Pentsa dezakegunez, hasieran, planteamendu hori arbuiatu egin zen, zeren orduko Europako sistema politikoak arlo guztietan (pedagogian ere bai, jakina) absolutismoa aldarrikatzen baitzuen. Haurrengana irekitako irizpide didaktiko hori, Eskola Berriaren oinarria izango zen.

Autore hauek eskola-sistema eta adin txikietatiko ikaskuntza indartu zuten, eta garai hartan, gidariaren bidez ezagutzak jasotzean oinarritzen zen hezkuntza-sistemarekiko iraultza ekarri zuten.


Eskerrik asko denoi!!!





lunes, 21 de noviembre de 2011

Henri Wallon

Psikologo garrantzitsu bat izan zen Wallon. Frantziako ikastolan egin zuen lan eta "Instituto de investigaciones psicobiologicas".en zuzendari izan zen gaztetan.
Psikologian egin zituen ikerketak oso ezagunak izan ziren bai berre herrialdean, baita beste hainbat herrialdeetan ere, honek izan zuen transtendentzia dela eta.


Bi obra nabarmendu ziren;
  • "Del Acto al pensamiento"
  • "Los origenes del caracter psicologico del niño"

Baina bere obrarik garrantzitsuenak hurrengo hauek izan ziren;
  • "Psicologia del niño del nacimiento a los 7 años"
  • "La evolucion psicologica del niño"
  • "Los origenes del pensamiento del niño"
Honen lehen lanak psikopatologian oinarritu ziren, ondoren psikologia "infantil".ean eta honen orientazioan zentratzeko.
Bere obren dizipulo eta ondorengoak bi hauek izan ziren;
  1. Renè Zazzo
  2. Hèléne Gratiot-Alphandéry



Eskerrik asko denoi!!!



Zenbakizko arrazoimenen printzipioa

Arrazoinamendu hauek bigarren haurtzaroan barneratzen dituzte. Bigarren haurtzaro honen amaieran gai izango dira kolorea edo identitatea aldatuz gero ere zenbakien balorea ez dela aldatuko eta kantitate berdina egongo dela bertan jakiteko.  Zerbait gehitzerakoan ere konturatuko dira balorea ere  gehitzen dela eta berdina gertatuko da gauzak kentzerakoan ere. Horrelakoak kentzerakoan, normalean haurrek zenbatzera jotzen dute.



Starkey eta Gelmanek esperimentu bat egin zuten eta 3 eta 5 urte bitarteko umeak aztertu zituzten hauek;

  •  Aztertzaileak 4 txanpon jartzen zituen bere eskuetan eta haurrari zenbatzeko esan. Gero eskua itxi zuen eta haurrari esan zion beste bi txanpon jartzen ari zela bere eskuan edo baita 3 txanpon kentzen ari zela ere. Gero eskua zabaltzean, 5 urteko haurrek  erraz ikusten zuten emaitza 1 eta 6 bitarteko kantitateekin hasten baziren  eta gero 1 eta 4 bitarteko item-ak kendu. Esan bezala, eskua berriz ikustean zenbatzera jotzen zuten denek.   



ehu.es/ehg/klasikoak/jaitsi?id=101&f=doc

jueves, 17 de noviembre de 2011

Adimen aurreragilea

Pentsamendu aurreeragilearen ezaugarriak hauek dira :

-Egozentrismoa :Kanpoko mundua nor bere barne mundutik bereizteko zailtasuna da , objetiboa eta subjetiboa direna bereizteko ezgaitasuna . Haurra bere kontzientzian bildurik eta ezin da beste ikuspuntuan jarri . 

-Zentratzea : Errealitatearen alderdi bat bakarrik aukeratu eta kontuan izatea duen joerari dagokio. Ikuspuntu ezberdinak koordinatzeko eta / edo objetu baten dimentsio ezberdinak konpentzatzeko gai ez izanik .


-Justapozizioa: Haurra ez da gai osotasun bat osatzen duten elementuak logikoki erlazionatu edo antolatzeko . Ezaugarri hori oso loturik dago sinkretismoarekin , eta haurraren kontaketa zatikatu eta loturarik gabeetan ikus daiteke ; adibidez , justapozizioa azaltzen da haurren lehen marrazki sinbolikoetan elementuek espazioan duten banaketaren , eta baita antola – gabezian ere  .



Eskerrik asko denoi.



Gelman


Gelman eta Gallistel-ek bi gaitasun barneratzen direla bigarren haurtzaroan zehaztu zuten: zenbakien abstrakzioen inguruko gaitasunak eta zenbakien arrazoien printzipioak. Lehena umearen abstrakzioaren eta zenbakien benetako balioaren inguruan aritzen da eta bigarrenean ostera,  zenbakizko emaitzak operazio zehatz batzuk eginez ateratzen dituztenen inguruan aritzen da.

Gelmanek arreta berezia jarri zuen umeen zenbatzeko erabiltzen dituzten zenbakien abstrakzioaren inguruan. Haurrek zenbatzea zenbakien errepresentazio zenbakizkoa lortzeko metodotzat jotzen dute. 


Zenbatzerakoan beraien gaitasuna 5 printzipioren arabera gobernatzen omen da; lehen hiru puntuek nola zenbatu zehazte dute, laugarrenak aldiz, zer zenbatu eta azkenak aurrekoak, azkenik,  nahaste bat egiten du. Hauek bigarren haurtzaroan ematen dira.
Hona hemen 5 printzipio horiek;

 1-    “El principio uno a uno”: Zenbatzen ari den haurrak gauza bakoitzari segidako zenbaki desberdin bat jartzen dio. Lehen beti “bat “ izango da, bigarrena “bi” eta horrela gainontzekoak ere. Nahiz eta haurrek akats batzuk egin zenbatzerako orduan, beraien akatsekin konturatzen dira eta baita besteek egindako akatsekin ere. 

 2-   “El principio del orden estable”:  Gauzak zenbatzerako orduan, beti orden berdinean egin behar da. Gelman konturatu zen, ume txikiek normalean hau errespetatzen dutela nahiz eta zailtasunak izan zenbatzerako orduan.  

 3-   “El principio cardinal”: Zenbatzen den azken gauzaren zenbakizko balioa izango da sekuentzia horren balioa. 

 4-   “El principio de abstraccion”: Dena zenbatu daitekeela zehazten du; gertakizunak, objektu mugikorrak, mugiezinak, abstraktua… Gainera gela bateko objektu guztiak zenbatzeko gai agertzen da.
   
  5-“El principio de irrelevancia del orden”: Honen arabera zenbatzerakoan ordenak ez du axola. Adibidez, txakur bat, katu bat eta arratoi bat baditugu, azkenean 3 gauza izango ditugu beti bai txakurretik zenbatzen hasi eta hau bat izan edo txakurrean bukatu eta hau hiru izan.






Eskerrik asko denoi!!!

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Garapen Kognitiboa II

  • Funtzio kognitiboak:Pertsonak dituen gaitasun edo trebetasun intelektualen bidez egiten diren jarduerak burutzea ahalbidetzen du. Hauen barruan, bi funtzio daude; Alde batetik, oinarrizko funtzio kognitiboak (memoria eta bere prozesua). Bestetik, funtzio kognitibo gorenak (pentsamendua, sentimen eta mugimen egokitze eta koordinazioa eta sinboloen zein hizkuntzaren erabilera).

  • Memoria: Aurrean ez dauden pertsona, animalia edo objektuak eta iraganeko gertaerak gogoratzeko gaitasuna da. Hiru funtziok osatzen dute:

1)   Eskuratze- prozesua: Informazioa sartzeko prozesua da, arreta eta hautematearen bidez. Arreta eta hautematea estu loturik daude. Esan daiteke elkarren osagarri direla. 

2) Biltegiratze prozesua: Hiru biltegiratze prozesu hartu behar dira kontuan: Zentzumen- informazioaren biltegiratzea (zentzumen informazioa eskuratze eta biltegiratze prozesuak  ia aldi berean gertatzen dira), epe laburreko memoria (hitzezkoak ez diren teknikak, memorizatu beharreko informazioa errepikatzea eta datuen antolakuntza) eta epe luzeko memoria (informazio- piloa gorde dezake: gertakariak, bizitzako esperientziak etab).

3)  Berreskuratze- prozesua: Bilduta dauden edukiak nahita edo nahi gabe ateratzea da. Bi modu daude, ezagutzea eta gogoratzea.


  • Pentsamendua
                                                                             Gure memorian pilatu den informazio guztiaren antolaketa eta koordinazio mailari pentsamendua deitzen diogu. Pentsamendua funtzio kognitibo gorenena da. Arazoak konpontzeko, arrazoibidea erabiltzeko eta sormena garatzeko balio du. Pentsamendu konbergenteak arazo bati konponbide tradizionala, komenigarria eta egokia aurkitzen diona da. 



Memoriaren mekanismoari buruz asko gustatu zaidan bideo bat zuekin konpartitu nahiko nuke:

Eskerrik asko.