jueves, 27 de octubre de 2011

Adimenaren garapena

Jolas eta eskola urteetan hainbat garapen ematen dira: fisikoa eta psikomotorea, kognitiboa eta psikosoziala. Bakoitzak bere ezaugarriak izan arren, badaude beraien arteko orokortasun batzuk, izan ere, denak osagarriak dira.
Hauek, jolas urteetan (2-6) eta eskola urteetan (6-12) nola gartzen diren azalduko ditugu.

  • Jolasen urteak (2-6)

               Garapen fisikoa eta psikomotorea:
             Umeek urte hauetan aldaketa fisiko ugariak izaten dituzte, esate baterako, sekula baino gehiago hazten dira, hori bai, hori,  gene, nutrizio, … araberakoa izaten da. Honez gain, kulturak, egoera ekonomikoak etab.ek eragiten dute umearen hezkuntzan baita ere.
            Psikomotoreari dagokionez motrizitatea garatuago egongo da, umea ez da horren baldar ibiliko eta horrek beldurra kentzea ekarriko du.

               Garapen psikosoziala:
            Etapa honetan umeak autonomoagoak dira eta gainera, beraien emozioak kontrolatu behar dira, izan ere, ez dute moralaren kontzeptua ulertzen. Ondorioz, ez dakite zer dagoen ondo eta zer txarto.
            Etapa honetako azken urteetan, umeak komunikabideak kontsumitzen dituzte.
Garapen kognitiboa:
            Umea oso azkar garatzen da etapa honetan. Garapen honen inguruan azterketa desberdinak egin dira eta horietako bi hauek dira:


- Piaget: Garapen kognitiboa pertzepzioa eta beharraren artean jokatzen duen faktore psikodinamikoa da
- Vigotsky: Garapenak datza, instrumentu kulturalen barneratzean (hizkuntza bezalaxe), hasiera batean gureak ez direnak baina gizataldearen baitan daudenak.


  •    Eskola urteak (6-12)

     Garapen fisikoa eta psikomotorea:
       Urte hauetan umeak ez daude familiaren menpe, jada autonomoagoak dira. Umeen arteko desberdintasun fisikoak nabariagoak izaten dira: altueran, zabaleran, etab. Horregatik, umeek konparaketak egiten dituzte beraien artean, hauetako asko mingarriak izanez. Antzekotasunak ere nabari dira. Adibidez, ume guztiek gozatzen dute ikasteaz eta harro azaltzen dira.
7-11 bitarteko umeak osasuntsuago azaltzen dira eta nerabezaroarekin konparatuz gero, gutxiago deprimitzen dira eta errazago egiten die kasu esandakoari.
Ondo elikatutako umeak etapa honetan 2-3 kilo loditzen dira eta 6 cm hazi urtero. Obesitate arazoak ere azaldu daitezke etapa honetan, fisikoari eta autoestimuari eraginez.

           Garapen psikosoziala:
    Adiskidetasuna oso garrantzitsua da garapen soziala lortzeko, honen bidez lortzen baita garapen hau. Gainera adiskidetasunik gabe, arazoak sor daitezke: depresioa, bakardadea, etab. Familia ere garrantzitsua da hemen, haurraren beharrak betetzen dituelako: behar fisikoak asetu, irakaskuntza bultzatu, autoestimuaren garapenean lagundu, lagunak egiten lagundu eta egonkortasuna eskaini.
Emozioak kontrolatzeko gaitasun handiagoa erakusten dute.

         
            Garapen kognitiboa:
               Abstrakzioaren kontzeptua barneratzen dute, oso osorik ez bada ere. Hemen 3 garapen mota bereizten dira:
              - Pentsamenduaren garapena: Umeek sailetan antolatzen dituzte gauzak.
          -Garapenaren morala: Umeek zer dagoen ondo eta zer gaizki bereziten ikasten dute.
             -Lengoaiaren garapena: Hitz egiten duen jende motaren arabera, modu batera edo bestera hitz egiten dute.

Amaitzeko, oso interesgarria iruditu zitzaidan honako bideo hau eta hemen jartzen dizuet zuek ere ikusi dezazuen:


No hay comentarios:

Publicar un comentario