lunes, 10 de octubre de 2011

Ni neu, Ainhoa!

Gaurkoan neure buruz aurkeztuko dut.
Kantauri itsasoak buztitako eta Bermeo izena hartzen duen herri batean jaio nintzen 1991ko azaroaren 24ean.Txikitatik Bakio eta Bermeo artean ibiltzen nintzen. Aita, Jon Saralegi, bakiotarra bait da eta, aldiz, nire ama, Edurne Barrenetxea bermeotarra.


Txikitatik gustatzen zitzaidan familian egotea eta beste umeak zaintzea gustatzen zitzaidan. Horregaitik uste dut irakasle izatearen zaletasun hori txikitatik datorkidala.
Gustoko nuen Bakion ibiltzea, bertan Yuma izeneko zaldi bat
nuelako eta hura zaintzea asko gustatzen zitzaidalako.
Horregaitik, asteburuak Bakion pasatzen nituen.



Bermeon aldiz, nire lagunak, eskola, familia etab. nituen eta hemen ere oso guztoko nuen egotea.


Zaletasun ugari ditut; Athletic zalea naiz, naiz eta futbola ez den gehien gustuko dudan kirola. Aldi berean, Urdaibai arrauneko zale amorratua naiz.
Bestetik, mendira joatea asko gustatzen zait eta hondartzan igeri egitea edota ertzetik ibiltzea gustatzen zait. Nire hondartzarik gustokoena Aritxatzu da, bertan ikasi bait nuen igeri egiten.

Horrez gain. lagunekin eta familian egotea gustoko dut.



                                                                                                                                                                                Amaitzeko esan beharra dut bidaiatzea gustoko dudala; Mallorka, Malaga, Bartzelona eta beste hainbat hiri bisitatu izan ditut.


Agur bero bat denoi!

No hay comentarios:

Publicar un comentario