lunes, 21 de noviembre de 2011

Henri Wallon

Psikologo garrantzitsu bat izan zen Wallon. Frantziako ikastolan egin zuen lan eta "Instituto de investigaciones psicobiologicas".en zuzendari izan zen gaztetan.
Psikologian egin zituen ikerketak oso ezagunak izan ziren bai berre herrialdean, baita beste hainbat herrialdeetan ere, honek izan zuen transtendentzia dela eta.


Bi obra nabarmendu ziren;
  • "Del Acto al pensamiento"
  • "Los origenes del caracter psicologico del niño"

Baina bere obrarik garrantzitsuenak hurrengo hauek izan ziren;
  • "Psicologia del niño del nacimiento a los 7 años"
  • "La evolucion psicologica del niño"
  • "Los origenes del pensamiento del niño"
Honen lehen lanak psikopatologian oinarritu ziren, ondoren psikologia "infantil".ean eta honen orientazioan zentratzeko.
Bere obren dizipulo eta ondorengoak bi hauek izan ziren;
  1. Renè Zazzo
  2. Hèléne Gratiot-Alphandéry



Eskerrik asko denoi!!!



Zenbakizko arrazoimenen printzipioa

Arrazoinamendu hauek bigarren haurtzaroan barneratzen dituzte. Bigarren haurtzaro honen amaieran gai izango dira kolorea edo identitatea aldatuz gero ere zenbakien balorea ez dela aldatuko eta kantitate berdina egongo dela bertan jakiteko.  Zerbait gehitzerakoan ere konturatuko dira balorea ere  gehitzen dela eta berdina gertatuko da gauzak kentzerakoan ere. Horrelakoak kentzerakoan, normalean haurrek zenbatzera jotzen dute.



Starkey eta Gelmanek esperimentu bat egin zuten eta 3 eta 5 urte bitarteko umeak aztertu zituzten hauek;

  •  Aztertzaileak 4 txanpon jartzen zituen bere eskuetan eta haurrari zenbatzeko esan. Gero eskua itxi zuen eta haurrari esan zion beste bi txanpon jartzen ari zela bere eskuan edo baita 3 txanpon kentzen ari zela ere. Gero eskua zabaltzean, 5 urteko haurrek  erraz ikusten zuten emaitza 1 eta 6 bitarteko kantitateekin hasten baziren  eta gero 1 eta 4 bitarteko item-ak kendu. Esan bezala, eskua berriz ikustean zenbatzera jotzen zuten denek.   



ehu.es/ehg/klasikoak/jaitsi?id=101&f=doc

jueves, 17 de noviembre de 2011

Adimen aurreragilea

Pentsamendu aurreeragilearen ezaugarriak hauek dira :

-Egozentrismoa :Kanpoko mundua nor bere barne mundutik bereizteko zailtasuna da , objetiboa eta subjetiboa direna bereizteko ezgaitasuna . Haurra bere kontzientzian bildurik eta ezin da beste ikuspuntuan jarri . 

-Zentratzea : Errealitatearen alderdi bat bakarrik aukeratu eta kontuan izatea duen joerari dagokio. Ikuspuntu ezberdinak koordinatzeko eta / edo objetu baten dimentsio ezberdinak konpentzatzeko gai ez izanik .


-Justapozizioa: Haurra ez da gai osotasun bat osatzen duten elementuak logikoki erlazionatu edo antolatzeko . Ezaugarri hori oso loturik dago sinkretismoarekin , eta haurraren kontaketa zatikatu eta loturarik gabeetan ikus daiteke ; adibidez , justapozizioa azaltzen da haurren lehen marrazki sinbolikoetan elementuek espazioan duten banaketaren , eta baita antola – gabezian ere  .



Eskerrik asko denoi.



Gelman


Gelman eta Gallistel-ek bi gaitasun barneratzen direla bigarren haurtzaroan zehaztu zuten: zenbakien abstrakzioen inguruko gaitasunak eta zenbakien arrazoien printzipioak. Lehena umearen abstrakzioaren eta zenbakien benetako balioaren inguruan aritzen da eta bigarrenean ostera,  zenbakizko emaitzak operazio zehatz batzuk eginez ateratzen dituztenen inguruan aritzen da.

Gelmanek arreta berezia jarri zuen umeen zenbatzeko erabiltzen dituzten zenbakien abstrakzioaren inguruan. Haurrek zenbatzea zenbakien errepresentazio zenbakizkoa lortzeko metodotzat jotzen dute. 


Zenbatzerakoan beraien gaitasuna 5 printzipioren arabera gobernatzen omen da; lehen hiru puntuek nola zenbatu zehazte dute, laugarrenak aldiz, zer zenbatu eta azkenak aurrekoak, azkenik,  nahaste bat egiten du. Hauek bigarren haurtzaroan ematen dira.
Hona hemen 5 printzipio horiek;

 1-    “El principio uno a uno”: Zenbatzen ari den haurrak gauza bakoitzari segidako zenbaki desberdin bat jartzen dio. Lehen beti “bat “ izango da, bigarrena “bi” eta horrela gainontzekoak ere. Nahiz eta haurrek akats batzuk egin zenbatzerako orduan, beraien akatsekin konturatzen dira eta baita besteek egindako akatsekin ere. 

 2-   “El principio del orden estable”:  Gauzak zenbatzerako orduan, beti orden berdinean egin behar da. Gelman konturatu zen, ume txikiek normalean hau errespetatzen dutela nahiz eta zailtasunak izan zenbatzerako orduan.  

 3-   “El principio cardinal”: Zenbatzen den azken gauzaren zenbakizko balioa izango da sekuentzia horren balioa. 

 4-   “El principio de abstraccion”: Dena zenbatu daitekeela zehazten du; gertakizunak, objektu mugikorrak, mugiezinak, abstraktua… Gainera gela bateko objektu guztiak zenbatzeko gai agertzen da.
   
  5-“El principio de irrelevancia del orden”: Honen arabera zenbatzerakoan ordenak ez du axola. Adibidez, txakur bat, katu bat eta arratoi bat baditugu, azkenean 3 gauza izango ditugu beti bai txakurretik zenbatzen hasi eta hau bat izan edo txakurrean bukatu eta hau hiru izan.






Eskerrik asko denoi!!!

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Garapen Kognitiboa II

  • Funtzio kognitiboak:Pertsonak dituen gaitasun edo trebetasun intelektualen bidez egiten diren jarduerak burutzea ahalbidetzen du. Hauen barruan, bi funtzio daude; Alde batetik, oinarrizko funtzio kognitiboak (memoria eta bere prozesua). Bestetik, funtzio kognitibo gorenak (pentsamendua, sentimen eta mugimen egokitze eta koordinazioa eta sinboloen zein hizkuntzaren erabilera).

  • Memoria: Aurrean ez dauden pertsona, animalia edo objektuak eta iraganeko gertaerak gogoratzeko gaitasuna da. Hiru funtziok osatzen dute:

1)   Eskuratze- prozesua: Informazioa sartzeko prozesua da, arreta eta hautematearen bidez. Arreta eta hautematea estu loturik daude. Esan daiteke elkarren osagarri direla. 

2) Biltegiratze prozesua: Hiru biltegiratze prozesu hartu behar dira kontuan: Zentzumen- informazioaren biltegiratzea (zentzumen informazioa eskuratze eta biltegiratze prozesuak  ia aldi berean gertatzen dira), epe laburreko memoria (hitzezkoak ez diren teknikak, memorizatu beharreko informazioa errepikatzea eta datuen antolakuntza) eta epe luzeko memoria (informazio- piloa gorde dezake: gertakariak, bizitzako esperientziak etab).

3)  Berreskuratze- prozesua: Bilduta dauden edukiak nahita edo nahi gabe ateratzea da. Bi modu daude, ezagutzea eta gogoratzea.


  • Pentsamendua
                                                                             Gure memorian pilatu den informazio guztiaren antolaketa eta koordinazio mailari pentsamendua deitzen diogu. Pentsamendua funtzio kognitibo gorenena da. Arazoak konpontzeko, arrazoibidea erabiltzeko eta sormena garatzeko balio du. Pentsamendu konbergenteak arazo bati konponbide tradizionala, komenigarria eta egokia aurkitzen diona da. 



Memoriaren mekanismoari buruz asko gustatu zaidan bideo bat zuekin konpartitu nahiko nuke:

Eskerrik asko.

lunes, 7 de noviembre de 2011

Garapen Kognitiboa I


  Abstrakzioaren kontzeptua barneratzen dute eta hiru garapen mota bereiz daitezke:
-  Pentsamenduaren garapena: Umeek sailetan antolatzen dituzte gauzak.
- Garapenaren morala: Umeek zer dagoen ondo eta zer gaizki bereziten ikasten dute.
-    Lengoaiaren garapena: Hitz egiten duen jende motaren arabera, modu batera edo bestera hitz egiten dute.

     Kognitibo hitza latineko cognoscere-tik dator eta honek ezagutzea esan nahi du. Pertsonaren garapen kognitiboaz ari garenean pertsonak, jaoitzen denetik, pentsatu, ezagutza izan eta ulertzera iristeko izaten duen prozesua azaldu nahi dugu. Kognitiboaz jarduten garenean adimenari buruz hitz egiten dugu. 

0tik 2 urterako garapen kognitiboak adimen sentsoriomotriza du bereizgarri eta hizkuntza agertu baino lehenagokoa da. 2 tik 6/7 urterako garapen kognitiboa funtzio sinbolikoa hizkuntzaren bidez agertzen den unetik aurrerakoa da.



 Garapen kognitiboari buruzko bideo interesgarri bat aurkitu dut. Espero dut zuen gustokoa izatea.



Eskerrik asko, Ainhoa.

Abraham Maslow

Abraham Maslow estatu batuarra, psikologo humanista izan zen. Oso ezaguna egin zen "Maslow piramidea" izena hartzen duen teoria asmatu zuenean. Teoria honetan gizakiaren beharrak sailkatzen ditu honek.



  • Maslow piramidea: Gizakiaren motibazioei buruzko teoria bat da. 1943. urtean argitaratu zuen teoria hau. Hemen, gizakiaren beharrak betetzeko premien arabera egiten du sailkapena. 
               


 Oinarrian,  behar fisiologikoak ikusi ditzakeguz, hau da, jatea, edatea etab. Horiek hasetu ondoren, babesa eta segurtasuna agertzen zaizkigu, hau da,  segurtasuna. Jarraian, gizarte atxikimenduaren motibazioa sortzen da, hau da, maitasuna, afektua, adiskidetasuna... Ondoren gizartearen onespena dator, konfiantza, errespetua.. Eta azkenik, autoerrealizazioa bilatzen dugu gizakiok, hau da, moraltasuna, sormena etab.


Argiago ikusteko, hona hemen teoria labur honi buruzko bideo labur bat.



Eskerrik asko, Ainhoa.